NAHIAN
Egun onak eman nahiko nizkizuke, txorien goizeko txioak entzutean. Ilunabarrean gabon esan nahiko nizuke, zerutik azken izar iheskorra igarotzean. Irribarre handiena eragin nahiko nizuke, begitara zenbat maite zaitudan esatean. Zure malkoak baretu nahiko nituzke, bizitzak ipinitako orbainak muxukatzean. Eskutik kilometroak egin nahiko nituzke, bidaian 'Udarako Gau Luzeak' aditzean. Bizipen ugari partekatu nahiko nituzke, baina... nahiak besterik ez dira, tamalez ez baikara ezer. - Egoitz Diez Olaetxea -
Ad
Poetry Books 50% Off
Bestselling collections from top poets
Shop Now →
